domingo, 20 de febrero de 2011

Gero arte besterik ez dugu esan... agur soil bat baino ez da

Emozio handiko esperientzia ugari izan dituzte. Anak eta Imanolek Kolonbia, eta bertako aniztasuna, ezagutzeko aukera izan deute, egunez egun, irrati-uhinen bitartez, Komunikaziorako eskubidea (gizartea eraikitzea eta garapena xede duena) erabiltzen duten pertsonei lagunduz.

Kolonbian, Euskal Herritik bidaiatu zuten lagunek hainbat leku ikusteko aukera izan zuten. Ana ekialdean egon zen (Santanderren eta Casanaren) eta Imanol hegoaldean eta iparraldean (Huilan eta Atlantikoko kostaldean).

Ana eta Imanolek beren doinuarekin eta adeitasunarekin poz-pozik zeuden pertsonatxo txikiekin tailerrak egin zituzten, eta komunihatzeko beste era batzuk irakatsi. Gainera, tokikoek leku bakoitzeko lekurik ederrenak erakutsi zizkieten. Anfitrioi handiak gorputz txikietan.




Protagonista horiek Euskal Herrira itzuli dira gurekin beren esperientziak patekatzera, eta oso lanpetuta egongo dira erakusketa ikusgarri bat antolatzen. Horien blogak irakurtzera gonbidatzen zaituztegu, eta beren bizipenak zehatz-mehatz ezagutzera.

Bidaia aurreko trukearen bizipenak

Irten aurretik gai ugari prestatzeko eta gauza asko ezagutzeko zituzten


Circulo Solidario Cecilia Kolonbiara bidaiatu aurreko prestatze-prozesuan lagundu zien Anari eta Imanoli. Gainera, poliki-poliki gaiak prestatu zituzten, eta bi pertsona handi horiek Kolonbiako lurretan ereingo zuten hazitxoa landu.


Horien prestakuntzaren zati bat ikustera gonbidatzen zaitugu

Euskal Autonomia Erkidegora Hetzea

Urriaren 19an, arratsaldeko 15:00etan, familiartekoei besarkada handi bat eman ostean, eta negar malkoren batzuk isuri ostean, Nyriak eta Angela Mariak Euskal Autonomia Erkidegora, bereziki, Bilbora, bidaiatzeko prozesua hasi zuten. "Egia esan, zertxobait urduri geunden, bidaiatzerakoan kolonbiar askok eta askokizan dituzten bizipenak direla medio. Zoriaonez, ez genuen arazorik izan, filtro guztiak igaro genituen, pasaportea erakutsita eta gure bidaiaren zergatiaren berri emanda. Arratsaldeko 17:00ak luze zirela, hegazkinera sartzeko deia jaso genuen, eta hegazkina hegan hasi zenerako ia 18:00ak ziren". Horrela, bi kolonbiarrek hegaldi berri bat hasi zu ten, Bilboko komunikazioko ikasleei eta hainbat erakunderi, baita irrati anfitrioia izan den Tas Tas irratiari ere, irrati komunitario en inguruko prozesuak indartzeko ekimemei buruzko historiak hontatzeko asmoz.
"Hegaldiko harrigarriena hau izan zen: afalgu eta handik ordu gutxira gosaltzeko esnatu gintuztela. Ordua begiratu eta goizeko 8:30 marketzen zuela ohartu ginen. Hortaz, gainerakoek bezala gosltzea erabaki genuen.
Goizeko 10:00etan Madrilera heldu ginen, eta 12:00etan Bilborantz irten ginen. Bilborako hegaldiko jarraibideekin lo hartu genuen eta hegaldiak iraun zuen 50 minutuak lotan igaro genituen. Kostakdera heltzear geundela esnatu ginen eta orduan ikusi genuen paisaia benetan ederra zela esan dezakegu.
Maletak hartu; ordurako etxekotzat genuen lineako gure lagun Monika aguru (euskaraz); gure etxe herrira heldu, DEUSTUKO IKASTETXERA; eta bazkaltzera joan ginen. Arratdaldean Circulo Solidario bisitatu genuen. Hori gu hartu gintuen GGKEa da emakume- talde batek egin zigun harrera, eta beren irribarre alaiari esker, oso atsegingarri izan zen Euskal Herrian jaso genuen ongietorria.
Tira, hor duzue Bilbora hetzean eta abenturaz beteriko bidaia horretan bizi genituen esperientzien laburpena"